2012/04/20

EZAGUTU BARAKALDOKO ALDIZKARIA

EZAGUTU BARAKALDO



2011ko abenduaren 19tik 21era 6.B mailako neska-mutilok “ EZAGUTU BARAKALDO ” kanpainan parte hartu eta oso ondo pasatu genuen.

9:15etan autobus bat etorri zen gure bila, eta  udaletxearen aurrean utzi gintuen. Hortik Errontegira  joan ginen oinez.
Ingurua aztertu eta mapa batekin egin genuen lan. Horretan mugak, ibaiak eta mendiak ikusi  eta kokatu genituen.
                 

Hortik Larrea Dorretxea aurrealdera joan ginen eta han ikasi genuen Erdi Aroan jauntxoen familiak armarritik bereizten zirela. Dorretxeak etsaiengandik defendatzeko eraikitzen ziren. Oso sendoak ziren, eta leiho estuak eta gutxi zeukaten. Sarrera bakarrik zegoen lehenengo solairuan, eta igotzeko eskailerak erabiltzen ziren.
Barakaldon, gaur egun, Susunaga eta Larrea dorretxeak bakarrik geratzen dira.

Asteartean Errekatxora joan ginen. Sartu ginen CIHMA museoan eta bertan dauzkaten gauzak aztertu eta ikusi ondoren, errekaren ingurura joan ginen intsektuak eta inguruko animaliak hartzera. Amaitu ondoren, mikroskopioa erabili genuen, eta Barakaldoko  auzoak agertzen ziren maketa batekin ibili ginen.

Asteazkenean, klasean egon ginen fitxa batzuk egiten, eta inguruko meategiei buruzko bideoak ikusten.

Falta zaizkigun 2 egunak Ekainean egingo ditugu.


 Hau Larrea jauregia da.                                      6.B-koak Monto baserrian, Julián
                                                                                  Larrearen azalpenak entzuten.
                       

2012/04/19

IBAIBEKO INAUTERIAK

Urte honetan Ibaibeko inauterietan musika estiloak izan ditugu gai bezala. Zikloka antolatu dugu rapa, country, pop, salsa eta punk musika abesten eta dantzatzen dutenek bezala mozorratuz. Guk punkys mozorratu ginen. Hamar eta erdietan patiora atera ginen, eta desfilea egin eta gero kalejiran joan ginen Beurkotik zehar. Azkenik Txapelpunken "Zergatik ez" abestia dantzatu genuen eskola guztiaren aurrean eta amaitzeko txokolate beroa edan genuen. Primerako eguna pasa genuen.
Hona hemen gure argazkia:


2011/09/28

ONGI ETORRI 2011- 2012 IKASTURTERA!!!!
IKASGELAKO BLOGA MARTXAN DAGO! 
Gure blogean, klaseko ikasgaiak lantzeaz gain, parada ederra izango dugu  gure gogoetak, iritziak, ametsak,..., nahi dugun guztia konpartitzeko.