EZAGUTU BARAKALDO
2011ko abenduaren 19tik 21era 6.B mailako neska-mutilok “ EZAGUTU BARAKALDO ” kanpainan parte hartu eta oso ondo pasatu genuen.
9:15etan autobus bat etorri zen gure bila, eta udaletxearen aurrean utzi gintuen. Hortik Errontegira joan ginen oinez.
Ingurua aztertu eta mapa batekin egin genuen lan. Horretan mugak, ibaiak eta mendiak ikusi eta kokatu genituen.
Hortik Larrea Dorretxea aurrealdera joan ginen eta han ikasi genuen Erdi Aroan jauntxoen familiak armarritik bereizten zirela. Dorretxeak etsaiengandik defendatzeko eraikitzen ziren. Oso sendoak ziren, eta leiho estuak eta gutxi zeukaten. Sarrera bakarrik zegoen lehenengo solairuan, eta igotzeko eskailerak erabiltzen ziren.
Barakaldon, gaur egun, Susunaga eta Larrea dorretxeak bakarrik geratzen dira.
Asteartean Errekatxora joan ginen. Sartu ginen CIHMA museoan eta bertan dauzkaten gauzak aztertu eta ikusi ondoren, errekaren ingurura joan ginen intsektuak eta inguruko animaliak hartzera. Amaitu ondoren, mikroskopioa erabili genuen, eta Barakaldoko auzoak agertzen ziren maketa batekin ibili ginen.
Asteazkenean, klasean egon ginen fitxa batzuk egiten, eta inguruko meategiei buruzko bideoak ikusten.
Hau Larrea jauregia da. 6.B-koak Monto baserrian, Julián
Larrearen azalpenak entzuten.
Larrearen azalpenak entzuten.

No hay comentarios:
Publicar un comentario